Pizten gaituzten printzipioek gure kode etikoa eta jokaerari dagokiona osatzen dute:
- Ekitatea: gure bezeroen premia eta interesak nahiz modu justuan lan eginez kolaboratzaile ditugun gremio, hornitzaile, erakunde, bizilagun eta abarrenak asebetetzea nahi dugu.
- Lana: lan duin eta kalitatezkoa ematen dugu, kontziliazioa, garapen pertsonala, autonomia, konfiantza eta genero ikuspegiaren alde eginez.
- Ingurumen jasangarritasuna: eraikuntza prozesuan jasangarritasuna eta ingurumenarekiko errespetua balio transbertsalak dira egiten ditugun ekintza guztietan, produktuen eta obren bizi zikloa, eta beren arrasto ekologikoa kontuan izanik betiere.
- Lankidetza: lehia beharrean lankidetza hobesten dugu, hierarkizazioa beharrean antolakuntza horizontala, batez ere balioak partekatzen ditugun enpresekin.
- Ongi komunerako ekonomia: aberastasun partekatua, ongizate orokorra eta pertsona helburu duen ekonomia sortu nahi ditugu. Irabaziak ez dira helburu nagusia, baizik eta hauek bizitzeko eta eraldaketa soziala zein beste bizimodu batzuetara igarotzea sustatzeko bitartekoa dira.
- Bertakoarekiko konpromisoa: sare sozialetan parte hartzen dugu, ekonomia alternatiboarekin eta gauden lekuko mugimendu sozialekin loturikoetan.
Printzipio hauekiko koherentzia urtero neurtzen dugu Auditoretza Sozialaren bidez.