Ekologikoa, naturala eta tokikoa

Aholkularitza
Zatoz gu ezagutzera eta ikusiko dugu zer egin dezakegun elkarrekin..

Ziurtagiriak
Lokalak irekitzeko ziurtagiriak, txosten teknikoak, irisgarritasuna eta SQM.

Proiektuak eta aurreproiektuak
Zure etxe edo lokalerako proiektu teknikoa, osoa edo oinarrizkoa..

Prestakuntza eta partaidetza-prozesuak
Eskolentzako tailerrak eta proiektuak hezkuntza formalean eta ez-formalean.

«Planeta bakarra daukagu, zaindu dezagun!»
Ekodependentea den planetan bizi gara, non pinpilinpauxa baten hegaldi xumeak milaka kilometrotara dagoen beste izaki baten bizitzari eragina sor diezaiokeen. Guretako eta datozen belaunaldiendako planetako txoko guztietan bizitzeko moduko etorkizuna nahi dugu; biziraupenerako oinarrizko beharrak asetzeko adinako baliabide nahikoak izaten jarraituko duen planeta, elkarlana eta zaintza praktika arrunta diren lekua, gure ahalmenak garatzeko eta zoriontsuak izateko beste herri edo pertsona batzuk menderatu behar izan gabe.
Bai egiten ditugun eraikuntzetan, bai tailer eta prozesu parte-hartzaileetan:
- Ahal den guztian material eta teknologia ekologikoa darabilgu.
- Ingurumenean ahalik eta kalterik txikiena sortzen saiatzen gara, irizpide hauen arabera: hurbiltasuna ekoizpenean, justiziazko ekoizpena (lan eskubideak), iraunkortasuna eta birziklatzea (bizi zikloa).
- Obra eta arotzeriako materialak eta altzari, osagarri eta bestelakoak berrerabiltzea proposatzen dugu.
- Etxea kutsatzeko bideak saihesten ditugu, nola agente kimikoak hala eremu elektromagnetikoak
Hori da gure misioa eta mugitzen gaituzten printzipioak definitzen dituena.
ArteSano, artea eta birziklatzea
Artisautza eta birziklapena batu egiten dira zure lokal edo etxerako altzari esklusiboak egiteko. Altzari horiek prestakuntza- eta laneratze-zentro batekin lankidetzan diseinatu eta egiten ditugu.


Nor garen:
Egun batean jaiki ginen, planeta bidezkoago bat sortzen laguntzeko eta hura hondatzen ez jarraitzeko interesa eraikuntzatik ere egin zitekeela pentsatuz. Eta ingurumen-hezkuntzak, pertsona helduekin baina batez ere adingabeekin, horretan lagun lezakeela, elementu artistikoak sartzen eta modu parte-hartzailean egiten saiatuz. Horrela, diseinua eta sormena uztartuz, gure lanaren lehen agerraldiak duela 10 urte sortu ziren.